Category Archives: Euskara

Euskararekin lotutako gaiak
Temas relacionados con el euskara.

PATIOA EUSKARAZ ETA SANTA AGEDAKO ENTSAIOAK / PATIOA EUSKARAZ Y ENSAYOS DE SANTA AGEDA

Kaixo!!!

Ostiral honetan, *URTARRILAK 31, 16:40an SANTA AGEDAKO KANTAK* entsaiatuko ditugu eskolan.

Eta gero, *17:30ak arte, PATIOA EUSKARAZ* ekintza egingo dugu gure eskolako kantxa estalian.

ANIMA ZAITEZ EUSKARAZ JOLASTERA ETA PARTE HARTU!

Kaixo!!!

Este viernes *31 de ENERO a las 16:40* ensayaremos en la escuela las *CANCIONES DE SANTA AGEDA*

Y después, *hasta las 17:30*, realizaremos la actividad *PATIOA EUSKARAZ* en la cancha cubierta de nuestra escuela.

ANIMATE A JUGAR EN EUSKERA Y PARTICIPA!

AGATE DEUNA 2020 / SANTA AGUEDA 2020

Kaixo familiak!

OTSAILAREN 4an, ASTEARTEA, SANTA AGEDA bezpera dugu eta gure eskolan ohitura hau ospatzera atera nahi dugu. Auzoa kantuz alaitu nahi dugu, inguruko kaleetan zehar ibilbide bat eginez, eta bukaeran askari eder bat egingo dugu.
Egun horretan, makilak hartuta eta baserritarrez jantzita, 17:30etan eskolan elkartuko gara. Handik abiatuta, bideari ekin eta kantatzeko hainbat geldialdi egingo ditugu, Leza, Oion eta Labastida kaleak zeharkatuta.
18:30ean Gizarte Etxe pareko plazan auzoko Aldaialde Eskola, Zabalgana Eskola, Zabalgana Institutu eta Armentia Ikastolako familiekin elkartuko gara. Bertan, guztiok elkarrekin abestu eta gazta eta txorizo ederra dastatzeko aukera izango dugu.
Hobeto kantatzeko urtarrilaren 28n (Euskal Eskola Publikoaz Harro! kanpainarako argazkia atera ondoren) eta 31an, asteartea eta ostirala, arratsaldeko 16:40an,
entseguak egingo ditugu eskolan. Ekarri zuen makilak!

Hemen dituzue kantuak : OLES OLES eta ZORION kanta  eta Oles Oles kantuaren bideoa 

Animatu zaitezte eta parte hartu!

Kaixo familias!.

El día 4 DE FEBRERO, MARTES, es la víspera de SANTA AGEDA, y en nuestra escuela queremos salir a celebrar esta tradición. Lo haremos recorriendo el barrio cantando, y terminaremos con una rica merienda.
 Ese día,quedaremos a las 17:30 en nuestra escuela con las “makilas” y vestidos/as de “baserritarra”. Desde allí realizaremos un pequeño recorrido por los alrededores haciendo paradas para cantar, recorriendo las calles Leza, Oion y Labastida. A las 18.30 nos juntaremos en la plaza del Centro Cívico con las familias de las escuelas de Aldaialde, Zabalgana, Armentia y el instituto. Allí cantaremos todxs juntxs y podremos degustar queso y chorizo.
Para cantar mejor vamos a realizar dos ensayos, los días 28 (después de sacarnos la foto a favor de la escuela pública vasca) y 31 de enero ,martes y viernes, a las 16:40 en la escuela. ¡No olvidéis traer las “makilas”!

Aquí tenéis las letras de las canciones: OLES OLESZORION kanta  y el video de la canción Oles Oles.

¡Animaos y participad!

HAUR KANTUAK FAMILIAN ETA JOLASAK FAMILIAN LANTEGIAK FAMILIENTZAT / TALLERES PARA LAS FAMILIAS: CANCIONES INFANTILES EN FAMILIA Y JUGANDO EN FAMILIA

Kaixo familiak,

GEU Gasteiz elkartearen eskutik bi lantegi izango ditugu Mariturri eskolan gure seme-alabekin batera euskaraz murgildu edota euskarara hurbiltzeko.

1. “HAUR KANTUAK FAMILIAN” LANTEGIA. Familia euskaldunei zuzenduta eta 4-8 urteko haurrentzat.
Eguna, ordua eta lekua: Urtarrilak 28, 17:00-18:00. Erabilera anitzetako gela.
Plaza mugatuak: 25 (ume eta helduak barne).

2. “JOLASAK FAMILIAN” LANTEGIA. Euskara ez dakiten edo gutxi dakiten familiei zuzenduta eta 6-12 urteko haurrentzat.
Eguna, ordua eta lekua: Otsailak 11, 17:00-18:00. Erabilera anitzetako gela.
Plaza mugatuak: 25 (ume eta helduak barne).

Parte hartu nahi baduzu, idatzi ezazu mariturri.ge.euskara@gmail.com helbidera edo GEko postontzian oharra utzi zein tailerretan parte hartuko duzun adieraziz eta umeen izen-abizenak eta adina zehaztuz.

Izena emateko epea: Urtarrilak 24.

Anima zaitezte!

 

Estimadas familias,

De la mano de la asociación GEU Gasteiz tendremos dos talleres en la escuela para acercarnos al euskera a través del juego con nuestras hijas e hijos.

1. CANCIONES INFANTILES EN FAMILIA. Dirigido a familias euskaldunes a niñas y niños de 4-8 años.
Día, hora y lugar: 28 de enero, 17:00-18:00. Sala polivalente.
Plazas limitadas: 25 (incluidos niñas/os y adultos).

2. TALLER JUGANDO EN FAMILIA. Para familias que saben un poco o no saben euskera y dirigido a niñas y niños de 6-12 años.
Día, hora y lugar: 11 de febrero, 17:00-18:00. Sala polivalente
Plazas limitadas: 25 (incluidos niñas/os y adultos).

Si quieres participar en alguno de estos talleres, envia un correo electrónico a mariturri.ge.euskara@gmail.com o deja una nota en el buzón del AMPA especificando el taller en el que quieres participar y el nombre y apellidos y edad de las niñas/niños.

Plazo de inscripción: 24 de enero.

Animaos!

KORRIKA FESTA!!.

Kaixo familiak!

KORRIKA 21 martxan da eta apirilaren 14an Gasteiza iritsiko da. Mariturri Eskolan ere ongi etorria eman nahi diogu, horregatik datorren APIRILAREN 12an, arratsaldeko 16:30etik 18:30era korrikaren aldeko jai bat antolatu dugu.  

Txapa eta iman-tailer bat egingo dugu, musika egongo da, eta gure Maritxurekin korrika txiki bat egingo dugu eskola barruan.

Bukatzeko KORRIKA ofizialean gure eskolako kilometroan lekukoa eramango duen umea aukeratuko dugu, zozketa baten  bidez, eta guztiok batera argazki erraldoia egingo dugu!!

Anima zaitez eta egin klika euskararen alde!

Kaixo familias!

KORRIKA 21 ya está en marcha, y el próximo 14 de abril llegará a Gasteiz. En nuestra escuela también queremos darle la bienvenida, por eso, el próximo 12 DE ABRIL, de 16:30 a 18:30 de la tarde hemos organizado una fiesta en su apoyo.

Haremos un taller de chapas e imanes, habrá música y haremos una korrika txiki con Maritxu dentro de la escuela.

Para finalizar, elegiremos mediante sorteo al niño/a que llevará el testigo de la KORRIKA oficial en el kilometro de nuestra escuela, y sacaremos una foto gigante todos/as juntos/as!!

Anímate y haz klik a favor del euskera!

AUZOKO KORRIKA JAIA / FIESTA DE LA KORRIKA EN EL BARRIO

Kaixo familiak!.

Datorren larunbatean, Martxoak 30,  auzoko KORRIKA JAIA Zabalgana ikastetxean!.

Petoak ta txapak egiteko taillerrak, pintxo-potea, malabareak ta gauza pila izango ditugu.

Egun zoragarria izateko, laguntzaileak behar ditugu.

Animatzen bazara ta lagundu nahi badezu, bete ondoko galdetegia:
Klikatu hemen laguntzaile moduan apuntatzeko

Ezin baduzu lagundu ere, etorri jaiaz gozatzera!.

 

Kaixo familias!.

El próximo sábado, 30 de Marzo, FIESTA DE LA KORRIKA en el colegio Zabalgana!.

Tendremos taller de petos y chapas, pintxo-pote, malabares y muchas cosas mas.

Para que el día sea perfecto, nos hacen falta colaboradores/as.

Si te animas y quieres echar una mano, rellena el siguiente cuestionario:
Clicka aqui para apuntarte como colaborador.

Aunque no puedas colaborar, ven a disfrutar de la fiesta!.

 

IGANDEAK JAI MARITURRI ESKOLAN / IGANDEAK JAI EN LA ESCUELA MARITURRI

Kaixo familiak!.

Datorren igandean, MARTXOAK 24, Mariturri Eskolan, NAI malabaristaren ikuskizuna izango dugu, eta gero tailer bat. Jarduera doakoa izango da, arratsaldeko 17:30etik 19:30era.

Anima zaitezte!!

Kaixo familias!.

El próximo domingo, 24 de MARZO, en la escuela de Mariturri, tendremos el espectáculo de NAI malabarista, y después un taller. La actividad será gratuíta, de 17:30 a 19:30 de la tarde.

Animáos!

PANTAILETAN EUSKARAZ / EL EUSKERA EN LAS PANTALLAS

Kaixo familiak!

Hona hemen guraso elkarteko euskara taldeak antolatu duen hurrengo lantegia:

*PANTAILETAN EUSKARAZ*.

Lantegia haur eta helduentzat zuzenduta dago,hau da familian, eta bertan ikusiko ditugu interneteko baliabideak (jolasak, informazioa euskaraz bilatzeko web orrialdeak…) eta mugikorreko aplikazioak.

NOIZ: martxoak 12
ORDUTEGIA: 17:15-18:15
NON: gure eskolako informatika gelan
ADINA: 7 – 12 URTE (7 urtekoei ere aukera ematea erabaki da).

*Ekintza euskaraz izango da*

Eman izena lehenbailehen mariturri.ge.euskara@gmail.com helbidera emaila bidaltzen edo guraso elkarteko postontzian oharra utziz.

Plaza mugatuak daudenez izen-emate hurrenkera hartuko da kontuan.

Anima zaitezte!

Kaixo familias!

Aquí tenéis el próximo taller que ha organizado el grupo de euskera de nuestra A.M.P.A:

*EL EUSKERA EN LAS PANTALLAS*.

El taller está dirigido a niñxs y adultos,y se realizará en familia. En el se podrán ver los diferentes recursos que hay en internet (juegos, webs para buscar información en euskera…), así como aplicaciones para el móvil.

CUANDO: 12 de marzo
HORARIO: 17:15-18:15
DONDE: aula de informatica de nuestra escuela.
EDAD: 7 – 12 URTE (Se ha decidido dar oportunidad también a los/as de 7 años).

*La actividad se realizará en euskera.*

Apúntate cuánto antes mandando un email a mariturri.ge.euskara@gmail.com o dejando una nota con tus datos en el buzón de la A.M.P.A.

El número de plazas es limitado, así que se hará por orden de inscripción.

Animaos!