Category Archives: Aldarrikapenak / Reivindicaciones

Obrak, institutoa, LOMCE, etab.
Obras, instituto, LOMCE. etc

Euskal eskola publikoa: Matrikula garaia – Matriculación

Euskal eskola PUBLIKOA!

2018/2019 matrikula garaia dator, eta inoiz baino gehiago gure gizartearen oraina eta etorkizuna jokoan dago. Euskal eskola publikoaren parte izatera gonbidatu nahi zaitugu, eta egunetik egunera hobetzeko erronkarekin bat egitera; gure esku dago: eskola bat denona eta denontzat!

Llega la matriculación 2018/2019 y, hoy más que nunca, nos jugamos el presente y futuro de nuestra sociedad. Te invitamos a ser parte de la escuela pública vasca, y a unirte a nuestro desafío de mejorarla día a día; está en nuestras manos: ¡una escuela de todxs y para todxs!

BIDEOA IKUSI – VER EL VIDEO!

Advertisements

Por seguridad, ZEBRABIDEA ORAIN

Kaixo familiak!

Leza kaleko ikastetxea erabiltzen hasi ginenetik, Mariturri GEko hainbat gurasok gure eskolaren aurrean zebrabidea ipintzeko eskatu dugu zenbait forotan. Hala eta guztiz ere, eta gure ustetan gaia larria izan arren, ez dugu inolako erantzunik jaso. Honenbestez, eskolaren aurrean elkarretaratzea antolatu dugu. Bertan, itxurazko zebrabidea eta POR SEGURIDAD, ZEBRABIDEA ORAIN! dioen pankarta ipiniko dugu.

Familien parte-hartzea oso garrantzitsua dela uste dugu, beraz, hurrengo Abenduaren 14an, 16:45ean ikastetxearen aurrean elkarretaratzera etortzera dei egiten dizuegu.

Anima zaitezte, guztion artean lortuko dugu eta!

Hola familias!

Desde que estrenamos nuestro centro en la calle Leza, algunas madres y padres del AMPA Mariturri hemos estado reclamando un paso de cebra en la entrada de nuestro colegio en distintos foros. Sin embargo, y a pesar de que es algo que creemos que urge, no hemos recibido ninguna respuesta. En consecuencia, hemos decidido hacer una concentración en la que colocaremos un paso de cebra ficticio y una pancarta con el lema: POR SEGURIDAD, ZEBRABIDEA ORAIN!

Creemos que es muy importante la participación de las familias, por lo que os convocamos el próximo 14 de diciembre, a las 16:45h, a una concentración en la puerta de la escuela.

¡Animaos, entre todas y todos lo conseguiremos!

Bihar, greba eguna / Mañana día de huelga

GARRANTZITSUA: Bihar 10:30ean ahal dugun familiak eskolako atean elkartuko gara  irakasleekin batera auzotik bueltaxka eta manifatxo bat egiteko. Gero, elkarrekin Bilbo plazan 12etan deituta dagoen manifestaziora joango gara. Animatu, txilibituak, pankartak eta indar handia daukagu!

IMPORTANTE: Mañana a las 10:30 las familias que podamos nos  juntaremos en la puerta de la escuela con lxs irakasles para dar un “mini-voltio”, “mini-mani” por el barrio, y luego partir al centro a la manifestación convocada a las 12 en la plaza Bilbao. Anímense, tenemos silbatos, pancartas y mucho ánimo.

Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egun Internazionala / 25 de noviembre: día internacional contra la violencia hacia las mujeres

Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egun internazionala dela eta.

Duela egun batzuk bertako prentsan eskola publikoaren, eta bereziki gure eskolaren, prekarizazioa salatuz, artikulu bat publikatu genuen Guraso Elkartearen izenean. Prentsara bidalitako artikulua gazteleraz zegoen eta ortografia ez sexista erabili genuen (nosotrxs, niñxs, ellxs, etab.). Hala ere, komunikabideak gure artikulua eta gurekin adostu gabe, dena genero maskulinoan editatzea erabaki zuen (nosotros, niños, ellos, etab.). Era honetan, gure eskola erdia eta gizarte erdia ikusezin bihurtu zuen. Eta hori egitean, egunez egun hamaika alditan emakumeen -haurren eta helduen-kontra burutzen diren indarkeria horietako bat,(erabiltzen den lenguaiagatik ikusezin bihurtzetik, erahilketaraino, orain dela gutxi gure eskolako langile baten ahizpari jazo zitzaion lez), gauzatu zuen.

Mutur hauek hari patriarkal jarrai batenak direla gogoratu eta azpimarratu nahi dugu, eta errealitatea eraldatzen dute emakumeak gutxiesteko. Honen aurrean, eta egunerokoa bilakatu behar den egun honetan, Guraso Elkarte bezala “Ez, Ez da!”, “Nik sinisten dizut, lagun”, “Ez dugu ausart izan nahi, aske baizik”, eta azken finean “indarkeria matxistari kitto!”, amorruz oihukatzen duten emakume eta gizonen oihuekin bat egin nahi dugu. Hori aldarrikatzeko, etor zaitez azaroaren 25ean egingo den manifestaziora, 18:30ean, Andra Mari Zuriatik.

Con motivo del 25 de noviembre, día internacional contra la violencia hacia las mujeres.

Hace unos días publicamos como Ampa un artículo en la prensa local denunciando la precarización de la escuela pública, y en particular, de nuestra escuela. En el artículo enviado a la prensa usábamos ortografía no sexista (nosotrxs, niñxs, ellxs, etc.). Sin embargo, el periódico optó por editar nuestro artículo, sin consultarnos, y uniformizar todo con el género masculino (nosotros, niños, ellos, etc.). Con ello, invisibilizó a la mitad de nuestra escuela, a la mitad de nuestras familias, y a la mitad de nuestra sociedad. Y al hacerlo ejerció una de aquellas incontables violencias que día a día se ejercen desde todas las instancias contra las mujeres, niñas y adultas, que van desde su invisibilización por medio del lenguaje, hasta su asesinato, como el que sufrió hace no mucho la hermana de una trabajadora de nuestra escuela.

Estos extremos, debemos recordarlo y enfatizarlo, son parte de un mismo continuo patriarcal, que desfigura la realidad para subordinar a las mujeres. Ante eso, y en este día que debemos convertir en todos los días, como Ampa unimos nuestras voces a todas las mujeres y hombres que elevan un grito de rabia diciendo “¡No es no!”, “Yo te creo, compañera”, “No queremos ser valientes, queremos ser libres”, y en definitiva, “¡Basta ya de violencia patriarcal!” Por todo ello, os animamos a participar en la manifestación que se celebrará el día 25 de Noviembre a las 18.30 con salida desde la Virgen Blanca.

Hitzaldia / Charla

Kaixo Familiak!

Ikasturte honetan Eskola Publikoaren aldeko hainbat mobilizazio eta greba gauzatzen ari dira eta, Mariturriko Guraso Elakarteak, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuekin hitzaldi bat antolatu du, mobilizazio horien zergatia ezagutzeko eta murrizketek gure seme-alabengan duten eragina aztertzeko. Borroka honetan nola parte hartu jakiteko.

Hitzaldia: “Gure Eskola Publikoa Hobetzeko Mobilizazioak”.

Noiz: Azaroak 23, osteguna, 16:30etan.

Non: Mariturriko Eskolan.

ETORRI ZAITEZ!

GURE ESKOLA PUBLIKOA DEFENDA DEZAGUN!

*UMEAK ZAINTZEKO ZERBITZUA EGONGO DA

¡Kaixo familias!

Debido a que durante este año, se están llevando a cabo diversas movilizaciones a favor de la Escuela Pública, el AMPA de Mariturri, junto con los sindicatos STEILAS, LAB Y ELA, hemos organizado una charla-coloquio para hablar de el por qué de este proceso de movilizaciones en que están inmersos/as los/as trajadores/as, de cómo nos afectan a las familias los recortes en educación y de las diferentes formas de implicarnos en esta lucha.

Charla-Coloquio: “Movilizaciones para Mejorar nuestra Escuela Pública

Cuándo: Jueves, 23 de noviembre, a las 16:30 horas.

Dónde: CEIP Mariturri.

¡NO TE LA PIERDAS!

¡¡DEFENDAMOS NUESTRA ESCUELA PÚBLICA!!

* HABRÁ SERVICIO DE CUSTODIA